Jaialdi-lehiaketa formulapeko topaketa honetan esku hartzeko hautaketa prozesu bat jasan dute dokekideek estatu osoko beste laurogeita hamar talderekin batera. Azkenik bederatzi talde hautatu dute finalerako, Madril, Valentzia, Alacant, Castellon, Pontevedra, Bilbo eta Gasteizko banarekin lehiatu beharko dutelarik dokekideok.
Euskarazko obra bakarra da DATena, eta horrek egundoko garrantzia ematen die arrasatearroi, gure hizkuntza lan eta jolas lanabestzat hartu baitzuten duela hogei urte antzerki sortzeari ekin ziotenean eta horri eutsi diote zintzo.
Azaroaren 10ean eskainiko du obra DATek, 19:30ean, Dulantziko Txema Blasco Kultura Etxeko auditoriumean. Azaroren 25ean jakinaraziko da epaimahaiaren erabakia. DATekoek aipatu dutenez, haiek dagoeneko saria lortu dute: Dulantzin estatuko beste zortzi talde indartsuren artean arituko da, eta euskaraz.
Autobusa ere antolatu dute Dulantzira doan joateko. Interesatuek dei dezatela edota whatsapp-en idatzi 665 118 572 telefonora; dokeikastaroak@gmail.com emailean ere izena eman daiteke.
Informazio gehiago HEMEN.