Dejaburen “Itzulera” Donostiako Zinemaldian ikusi nahi?

Dejabu konpainiako kideek bi gonbidapen bikoitz eskaini dizkiote EHAZEko bazkideei, "Itzulera" obra Donostiako Zinemaldian ikusteko

2025-09-17 | EHAZE

Dejabu konpainiak Itzulera antzezlana eskainiko du Donostiako Zinemaldian gazteleraz azpititulatua, irailaren 26an 19:00etan Gazteszenan. Konpainiako bidelagunek bi gonbidapen bikoitz eskaini dizkiote EHAZEko bazkideei. Haiek jaso nahi izanez gero, idatzi emaila ehaze@ehaze.eus-era. irailaren 19a bitarte (eguna barne) jasotzen ditugun eskaerekin zozketa egingo dugu.

Azpititulatzearen harira elkarrizketa egin diogu “Seigarren behatza” atal berrian. Atal honetan gaurkotasunezko gaien inguruko seina galdera egingo ditugu aldiro.

“Ederra da ulertzen ez duzun hizkuntza batean antzerkia ikustea. Azpitituluekin edo gabe. Baina ahal dela jatorrizkoan.”