Debako XXXVII. antzerki astea, maiatzaren 24tik aurrera

Debako Goaz antzerki taldeak antolatuta, antzerki astea egingo da maiatzaren 24an hasita. Jarraian duzue egitaraua osorik.

2024-05-23 | EHAZE

Maiatzak 24, ostirala. 19:00etan, Plaza zaharrean. Doan
Legea gu gara. Barsanti
Sergio eta Erramun plazara iristen dira bertan ospatuko den legez-kanpoko botiloia ekiditeko. Baina iristean, amaiezina bihurtuko den abentura batekin egingo dute topo.

Maiatzak 25, larunbata. 19:00etan, Ispiluen gelan. 8€
Emckumeak. Zelako Kultur Ideiak
Maria Riveganak eta Itxaso Papayak kontratazio- bitartekaritza egiten duen eMcumeak bulegoan lan egiten dute. Egunero jasotzen dituzten, kuota betetzeko asmoz, emakume sortzaileak behar dituzten bezeroen eskariak. Bidean konpetentziak eragindako oztopoak topatuko dituzte. Satira musikal honek emakume sortzaileen egoera mahai gainean jarriko du, izenaz eta izanaz. umoretik eta umoretsu baina kritika ere egiteko gogoz.

Maiatzak 26, igandea. 12:00etan, Ispiluen gelan. 8€
150. Kokoxa (Bergara)
Ezkontza bat, bi kuadrila eta hainbat gertakarik osatzen dute “150” antzezlana. Antzezlan hau, gonbidatu bakoitzaren bizipen, harreman, korapilo eta gogoeten bitartez eraikia izan da, guztia jatetxe bateko komuneko lau pareten artean. Komunak zirraraz eta emozioz beteriko lekuak izaten dira. Nahiz eta bertan egiten diren gauza asko bakarka egitekoak omen diren, konturatu gabe lagunen eta ez hain lagunen arteko bilgune bihurtzen dira.

Maiatzak 26, igandea. 18:00etan, Burugorrin. Doan
Eucalyptus. Jon Ander Urresti (Itziarko auzo udalak antolatuta)
Hau ez da baso bat. Hamen lurra karratua da. Hamen ilarak osatzen doguz. Hamen gatxa da gauzak sustratitik moztea. Hamen, eta hor, eta han. Hau monolaborantza da. gure bizi-eredua, paisaian islatua. Euskalytus esatea etekin esatea da. Euskalyptus esatea errekin esatea da. Euskalyptus esatea
berrekin esatea da. Euskalyptus esatea gutaz aritzea da. Eroan nazazu basora, eta esango deutsut norena dan, eta zer haziko dan gu falta garenean. Eta zu, zerk sutzen zaitu?

Maiatzak 28, asteartea. 19:00etan, Ispiluen gelan. Doan
Lasturko jauregia. Debako GOZATUZ ikastaroko umeak
Gabon Zahar gauean Lasturko jauregian pertsonaia ugari bilduko dira eguna ospatzeko, baina ustezko luxuzko gaua ez da horren luxuzkoa izango.

Maiatzak 30, osteguna. 10:30ean eta 11:30ean, Ispiluen gelan.
Urteroen musikala. Aizarnako Herri Eskola (Luzaroko haurrentzat)
Norbaitek etxeko txirrina jo digu, eta gutun bat eman dit eskura. Pozez zoratzen jarri gara laguntxoa eta biok. Iritsi da garaia! Iritsi da elkartzeko parada! Duela urtebete ez garela laurok elkartu. Urtaroen urteko batzarra iritsi da. Zita garrantzitsua inondik inora. Baina… dena nahi moduan aterako ote? Denak elkartzea lortuko ote dute? Zatoz Urteroen Musikala antzezlana ikustera. Bertan argituko zaizkizu zalantza guztiak.

Ekainak 1, larunbata. 19:00etan, Ispiluen gelan. 8€
Ai ai ai badatorrela! Orratx! (Lezo)
Eguneroko errutinan, ezarritako ordenean eta harremanean babestutako bi ahizpa lasai asko bizi dira beren betiko etxebizitzan. Norbaitek atea jo du. Nor ote da? Badaezpada ere hobe ez irekitzea. gutun bat ate azpitik agertzea da. Beraien BIZITZA aldatuko al da… ala ez!!!

Ekainak 2, igandea. 12:30ean, Ispiluen gelan. 8€
Amatxik dixit. Goitibera
Familia guztietan dago gogora ekartzea merezi duen istorio bat, eta gure familian, Amatxiren lehengusinaren ada, guda garaiko istorioa, maitasun istorioa.

Ondoren

Zuri. Goitibera
Espetxean oso erraz sartu daiteke baina bertatik ateratzea ez da inoiz erraza izan. Zoritxarrez, sistema kapitalistak oraindik erabiltzen dituen instituzio zaharkitu hauetan gertatzen diren istorioetariko bat da hau. Bi obren artean mokadua egongo da eta emanaldiak bukatutakoan solasaldi filosofikoa.