Image default
Albisteak

“Bidenteak gara” liburuaren paperezko edizioa ere kalean

BIDENTEAK GARA liburuaren paperezko edizioa iritsi da! Zurrunbilo jaialdiaren baitan publikatu genuen lehenik edizio digitala, eta orain paperezkoa hasiko gara zabaltzen. Baratza aretoarekin elkarlanean sortutako proiektua da honakoa.

Barruan, azken hilabeteetako iritziak, bizipenak eta sentsazioak jasotzen dituzten testigantzak, antzerkilariek idatziak: Patricia Urrutia Urieta, Amaia Irazabal Blanco, Iñaki Ziarrusta Hernaez, Itziar Rekalde Luzarraga, Ane Gebara Gonzalez de Axpuru, Gontzal Uribe Cuerno, Marina Suarez Ortiz de Zarate, Horman Poster kolektiboa, Telmo Irureta Uria eta Maite Aizpurua Olaizola, Eneritz Artetxe Aranaz, Josune Velez de Mendizabal Fernandez de Garaialde, Formol Laborategia, Oier Guillan Bermudez.

Hemen duzue liburua osorik deskargatzeko: http://ehaze.liburuak.eus/bidenteak

Paperezko edizioa eskuratu nahi izanez gero 10 euroko prezioa dauka, eta email honetara idatzita eskuratu daiteke: info@ehaze.eus

Dagoeneko batzuk eskatu duzue zuen alea, laster hasiko gara banatzen.

Erlazionatuak

“Geuretik sortuak” egitasmoko bigarren deialdia zabaldu du Udalbiltzak

Admin

Zurrunbilo-2020: “gogoeta-bideoak” sarean

Admin

Eztena jaialdiko liburu berriak EHAZEren standean

Admin

Iruzkina egin