Image default
Albisteak

Azaroaren 1ean abiatuko dira Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak

Euskal teatrogileentzat, eragileentzat eta zaleentzat ezinbesteko zita da Azpeitiko Antzerki Topaketena, euskarazko sorkuntzei eskaintzen dien ez ohiko erakusleihoagatik. Azaroaren 1ean abiatuko dira, Herriko Antzerkizaleek sortutako “Herriye” obrarekin, dagoeneko sarrerak agortuta.

Ondoren, euskal ekoizpenik berrienak oholtzara eramango dituen egitarau zabala antolatu dute. Tartean, berriki estreinatu diren obrak, edo bertan estreinatuko direnak.

Jarraian duzue informazio gehiago:

-Uztarria: “Memoria eginez baino betiko esentziarekin datoz 40. Euskal Antzerki Topaketak“.

Euskal Antzerki Topaketen webgunea.

Egitaraua

Antzezlanak:

  • Azaroak 1, 2, 3 eta 4. Herriye (Herriko antzezle taldea). 19:00etan, Sanagustinen. 
  • Azaroak 5, larunbata. Tarzan (Mar-Mar Teatroa). 17:00etan, Soreasun. 
  • Azaroak 6, igandea. Tarara (Hika Teatroa). 19:00etan, Soreasun. 
  • Azaroak 10, osteguna. Balbea (Atx Teatroa). 19:00etan, Dinamoan. 
  • Azaroak 11, ostirala. Eresia (Oier Zuñiga). 19:00etan, Soreasun.
  • Azaroak 12, larunbata. 
    -40. Topa ekitaldia. 12:00etan, Dinamoan.
    Ganbara (Markeliñe konpainia). 17:00etan, Soreasun.
  • Azaroak 13, igandea. Souvenir, komeria estralurtarra (Horman Poster kolektiboa). 19:00etan, Soreasun.
  • Azaroak 14, 15 eta 16. Eskola antzerkia, Soreasun.
  • Azaroak 17, osteguna. Lacoste (Eneritz Artetxe). 19:00etan, Dinamoan.
  • Azaroak 18, ostirala. Intxaurra (Mairu antzerki tailerra). 19:00etan, Soreasun.
  • Azaroak 19, larunbata. Batetik bestera (Benetan Be Teatroa). 17:00etan, Soreasun.
  • Azaroak 20, igandea. Zeozertan dabil, baina ez dakit zertan (Metrokoadroka). 19:00etan, Soreasun.

Erakusketak:

  • Azaroaren 1etik 15era. Corrado Masacciren Txotxongiloak eta maskarak antzerkian erakusketa, Betharrameko aretoan.
  • Azaroaren 1etik 20ra. Antzerki Topaketetako argazki zaharren erakusketa, Argazki Elkartearen eskutik, Sanagustinen.

Datozenak:

  • Abenduak 18, igandea. Lehendakarigaia (Txalo Produkzioak). 19:00etan, Soreasun. 40. Euskal Antzerki Topaketen Ikuslegoaren Saria banatuko dute.
  • Urtarrilak 15, igandea. Ama (Marie de Jongh). 19:00etan, Soreasun. 

Sarrerak:

Sarrerak salgai daude antzerkitopaketak.eus atarian eta Sanagustin kulturgunean. Helduen sarrerek 10 euro balioko dute, eta haurrenek 5 euro. Aurten, gainera, nahi adina antzezlanetara joateko bonua eskuratu ahal izango da, 30 eurotan. Bonua, sarrerak bezala, Antzerki Topaketen webgunearen bidez edo Sanagustinen eros daiteke. Bonua dutenek emanaldiaren aurretik sarrera eskuratu beharko dute, online edo leihatilan. 

Erlazionatuak

XI. Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren deialdian parte hartzeko epea zabalduko da uztailaren 1ean

Admin

“Ganbila” antzerki bilduma aurkeztu dugu Szenatokian

Admin

Analisia: “Trantsizio urtea, itxaropenaren zain”

Admin

Iruzkina egin