Axut taldeak HARITUZ ekimena jarri berri du martxan, euskal antzerkiaren saretze eta mintegiak (Argazkian: Mejillon Tigreren “Hitz esana”).
Honatx Axuteko kideek zabaldu berri duten mezua:
“Jostunak edo dendariak orratza eta haria ditu lanabes nagusi.
Nun dago orratza, hor dago haria.
Gu ere hariari tiraka arituz, «Harituz» pieza asmatu dugu, eskuz eta ahoz jositako xede berri bat.
Axutek eskainiko duen Harituz egitasmoak bi oinarri ditu : saretzea eta mintegiak antolatzea.
Proposaturiko mintegietan euskal antzerkiaz axola,
jakinmina eta gose duen oro elkartu nahi ditu :
irakasle, antzerkilari, eragile, sortzaile, teknikari…
Elkarrekin arituz eta harituz, elkar ezagutza, transmisioa, sorkuntza, egituratze, antolatze
eta beste hainbat aipagai lantzeko xedea dugu.
Saretzeak euskal eta euskarazko antzerkia errotzea, zabaltzea eta uztartzea ditu helburu nagusi.
Elkarrekin arituz eta harituz, hainbat herri, eragile, elkarte eta norbanako bilduko ditugu euskal antzerkia hauspotzeko eta plaza berreskuratzeko.”
Ikus egitarau osoa HEMEN.
Izena eman daiteke hemen: tokiak@axut.eus