Arte eszenikoei buruzko topaketa Zurrunbilon: izen-ematea zabalik

2021-05-11 | EHAZE

Baratza aretoak, EHAZE elkarteak eta Atx Teatroak egun osoko topaketa irekia antolatzen ari gara maiatzaren 15ean Zurrunbilo euskarazko arte eszeniko garaikideen jaialdiaren barruan.

Bidenteak, belaunaldi berriak, etorkizuna eta beste distopia eszeniko batzuk:

Aurrekari gisa, iazko topaketan hitz egin ziren kontuen ildotik, hiru lagunek aurtengo topaketan EHAZEtik goizeko saioa gidatzeko ardura hartu dute: Maite Aizpurua, Edurne Azkarate eta Intza Alkain-ek. Haien helburua arte eszenikoen etorkizunaren inguruan gogoetak, kezkak eta proposamenak partekatzea izango da, eta horretarako topaketa formatu berri bat planteatuko dute: “Ezohiko mahai-inguru” bat. Arratsaldean, berriz, Atx Teatroak gidatuta “Arte eszenikoak eta digitalizazioa”ren gaia landuko da.


Topaketa Oihaneder euskararen etxean izango da, eta aforo kontuak direla eta, oso plaza gutxi egongo dira. Izena emateko, beraz, sartu Baratzaren webgunean, edo idatzi info@ehaze.eus helbidera gonbidapena eskatuz. Jakin beharko genuke, baita ere, bazkaltzeko asmoa izango duzuen.

thumbnail_IMG-20210428-WA0013.jpg

EGITARAUA OSORIK:

GOIZA (10:30-14:00)

10:30
Harrera. Heltzeko eta elkar ikusteko denbora.

11:00
EZOHIKO MAHAINGURUA (EHAZEtik, Intza Alkain, EdurneAzkarate eta Maite Aizpuruak bideratua).

Sinopsia:

Ezohiko mahai-inguru bat, gaur egun, mahai-inguru bat egitea da.
Mahaia eta ingurua: Konponbide ezberdinen bila, mahai baten bueltan gaipolemikoak perspektiba ezberdinetatik irudikatzeko espazioa.
Utopia praktiko baten bila, mahai azpitik gaineratu beharrekoak imajinatzera gonbidatzen zaitugu. Hau da, lanera.
Zeintzuk dira euskal arte eszeniko garaikidearen helmuga desiragarriak?
Galdera honi erantzuna emateko moduan bazaudete, etorri.
Galdera honen inguruko erantzun ezberdinak entzuteko prest bazaudete, etorri, mesedez.
Gai honi buruz ideiarik ez daukazula uste baduzu, etorri, arren.
Guri bezala, temazo honek katxonda jartzen bazaitu, joder, hau da zure mahai-ingurua.

ARRATSALDEA (16:00-18:30)
“Arte Eszenikoak eta digitalizazioa.” (ATX Teatroak bideratua)
Sinopsia:

Digitalizazioa arte eszenikoetan: forman eta edukietan. Eraldaketa digitala arteeszenikoetara iritsi da, muntaiak aberasteko eta ikuslego globaletarazabaltzeko asmoz. Esperientzia eta adibide ezberdinen bidez,digitalizazioari buruzko hausnarketan sakontzera gonbidatzen zaituztegu.

Digitalizazioazari garenean, zertaz ari gara? Digitalizazioak aukera berriakirekitzen dizkigu? Prest al daude gure konpainiak digitalizazio horrieusteko? Aretoetara ikusle berriak joatera animatzen ditugunean,ohiko jardunbideetatik haratago dagoen esperientzia bat proposatzea ezinbestekoa da?

SARRERA: DOAN
PLAZA MUGATUAK