“Afizioz” antzerki amateur lehiaketa, DAPen eskutik

2023-02-01 | EHAZE

DAP Plazara! lan lerroaren barruan AFIZIOZ antzerki amateur lehiaketa sortu du Debagoieneko Antzerki Plataformak 2023an. Lehenengo edizioa 2023ko martxoaren 11an egingo da Elgetan.

Honatx DAPeko lagunek zabaldu duten informazioa:

“Lehiaketaren helburua euskarazko antzerki sorkuntza sustatzea eta sortzaileen lana ezagutzera ematea da, kasu honetan talde amateurrena, hauen jarraitasuna eta elkar ezagutza bultzatzeaz gain. Antzerkia modu amateurrean lantzen duten taldeen jarraitasuna bultzatzeaz gain. Antzerki amateurrak jende ugari mugitzen du Euskal Herrian, sortzaile profesional asko hortik hasten dira, eta beraz, horren aldeko apostua ezinbestekoa ikusi dugu.

Lehiaketan parte hartzeko 5 eta 8 talde artean aukeratuko ditu epaimahaiak. Parte hartzeko izen-emate epea otsailaren 12an, gaueko 23:59etan amaituko da. Otsailaren 16an argitaratuko da aukeratutako proiektuen zerrenda, eta lehiaketa martxoak 11 izango da Elgetako Espaloia Kafe Antzokian.

​Parte hartzen duten talde guztiek katxet-a jasoko dute eta 2.000€ banatuko dira saritan. 

Informazioa guztia (parte hartzeko oinarriak, eskaera-orria eta abar) eskuragarri daude
DAPen webgunean: https://www.dap.eus/deialdiak