Abarkaren “Autokaranabie” ikusgai osorik sarean

2024-09-23 | EHAZE

Markina-Xemeineko Abarka antzerki taldeak beren azken lana osorik jarri du sarean ikusgai: Autokarabanie. Aukera aparta gehiagotan ikusi ezingo den saio hau ikusteko, ibilbide luze eta ederra izan duen taldearen beste opari bat (Argazkia: Hitza).

Zuzendaria: Ander Lipus.
Idazlea: Yolanda Larreategi.
Aktoreak: Nerea Foruria, Idoia Aldekoa, Ruben Markina, Lur Epelde, Argia Santamaria, Nagore Leon, LucĂ­a Conzi, Rebeka Jauregi, Luis Egurrola.
Teknika: Mikel Unamuntzaga.
Grabaketa: Agustin Arrieta.

SINOPSIA:

Sorkunde eta Pablo eta Amaia eta Jon bikoteak dira eta, autokarabana hartuta, Arretxinagako zubipean igaroko dute zubia. Ez dakitena da, bizitza zeharo aldatuko dien oporraldia izango dela. Endredozko tragikomedia.