Urria amaieran Lezoko Orratx antzerki taldeak “Antzerki Talde Amateurren Jardunaldiak” antolatu ditu. Honen baitan, besteak beste, Antzerki Talde Amateurren Topaketak antolatu dira urriaren 26an, 11:30ean. Bertan pasa den urtean Oñatin egindako topaketari jarraipena eman nahi zaio eta horra gonbidatu nahi zaituztegu. Izena emateko aukera eta egitaraua albistean topatuko dituzue.
Egun osoko egitaraua izango da, topaketa goizera mugatuko den arren. Izen-ematea eta informazio gehiago esteka honetan: https://forms.gle/hzqUSomXu719PN4F6