Cafe Bar Bilbao teatro laburreko gidoien saria, abenduaren 31a arte

Cafe Bar Bilbaok, Tartean Teatroak lagunduta, Teatro Laburreko Testuen Saria antolatu du. Lehiaketaren 21. edizioa izango da. Proposamenak abenduaren 31a baino lehenago aurkeztu beharko dira.

2023-10-25 | EHAZE

Lehiaketan bi sari izango dira: euskaraz eta gaztelaniaz. Cafe-teatrorako edo formatu txikiko antzerki–lanetarako gidoiak aurkeztuko dira. Horrek esan nahi du, lanaren beharrizanak (teknikoak edo artistikoak) txikiak izango direla eta bere ekoizpena eta banaketa ere erreza izan daitekela. Lanaren luzera 30 minututako antzezlan bati dagokiona izango da, gutxi gorabehera. Gidoiak jatorrizkoak, antzeztu gabeak, argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketaren batean saritu gabeak izango dira. Beste lanen batetik egindako itzulpenak edo moldaketak ez dira jatorrizkotzat joko.

Epaimahaiak kontuan hartuko du lanaren kalitatea (teatrala, literarioa…) eta antzezgarritasuna; hau da, aurreko arauan apaitutako formatu txikiko antzerki–lanetarako gidoia izatea.

Modalitate bietako saria 750 € izango da, eta Tartean Teatroak lan hauen irakurketa dramatizatua antolatuko du.

Informazio gehiago HEMEN. Aurreko edizioetako testu irabazleak, berriz, HEMEN.