Zer da EHAZE?

Admin

Euskarazko antzerkigintza bere osotasunean bultzatzeko, prestijiatzeko eta ikusgarri egiteko elkartea, oinarri hauekin:

Euskara. Euskaraz taularatzen den guztia, euskarazko sortze prozesuak bultzatzen interes berezia jarrita.

Euskal Herri osokoa. Euskara hitz egiten den lurralde osoa aintzat hartzen duena.

Independentea: Ez-instituzionala baina bai diruz lagundua.

Erreferentea: Euskarazko antzerkigintzako beharren, erronken eta errealitatearen erakusleihoa.

Elkargunea: Antzerkiaren-geruza guztien beharrei erreparatuko die: zirkuitu profesionalean, semiprofesionalean, afizionatuan, norberak bere burua nola definitzen duen errespetatuta.

Antzerkizaletasuna: Antzerkizalea da euskarazko antzerkigintza bultzatzea xede duen edozein talde edo norbanako, sorkuntza prozesutik erakustera doan prozesu osoan dauden eragile guztiak, publikoa barne.

Ikusgarritasuna eta prestijioa: Antzerkigintzaren ikusgarritasuna bermatzeko komunikazio planak, euskarazko antzerkigintzaren prestijioa.

Eragilea: Publikoaren sorkuntzarako estrategiak, antzerkiak hezkuntzan duen presentzia, euskararen testuinguruan antzerkia lantzeko kodeen sorkuntza.

Bazkideek sostengatua: Bazkideek sostengatua, baina sektore osoarekiko lan egiteko bokazioz.

Egituraketa: Batetik, egitura teknikoa soldatapeko langileek eta zerbitzukako ordainketen bitartez gauzatuko da. Bestetik, zuzendaritza bazkideek osatua izango da modu errotatibo batean.

Eraldatzailea: Antzerkigintzak parte hartzen duen jendartean bete dezakeen paper eraldatzailearekiko sentsibilitatea.