Image default
Albisteak

Eztena jaialdiko liburu berriak EHAZEren standean

Eztena jaialdiak 2018an jarri zuen martxan “Eztena-liburuak” izeneko proiektua. Aurten bi liburu berri plazaratu dituzte: Alaia Martin Etxebesteren Leihoen afasia, eta Amets Badiola Rubioren Preposta. Bi liburuak EHAZEk Durangon edukiko duen stand-ean egongo dira salgai.

Honatx Eztena jaialdiko bidaideek helarazi diguten informazioa:

EZTENA-LIBURU BERRIAK

Eztena arte eszenikoen jaialdiak bi liburu berri plazaratu ditu:

Alaia Martin Etxebesteren Leihoen afasia. Kronika poetikoa.

http://eztena.liburuak.eus/liburuak/leihoen-afasia

Amets Badiola Rubioren Preposta. Argazkiak.

http://eztena.liburuak.eus/liburuak/preposta

Eztena jaialdiaren 2019ko edizioan hiru antzerki laborategi egin ziren Errenteria/Oreretan: haien emaitzekin hiru lan eszeniko estreinatu ziren, hiru egunez eskaini publikoari, emanaldi bakoitza hiru aldiz, eta ondoren amaitutzat eman genuen.

Esperientzia haren lekukotza artistikoa egiteko enkargua egin genien antolakuntzatik Alaia Martin Etxebeste eta Amets Badiola Rubiori. Bi liburu hauek izan dira lekukotza horren emaitza. Haiekin batera, Zazpi T’erdi ekoiztetxeko lagunek ikus-entzunezko kronika egiteko enkargua jaso zuten, eta emanaldiak osorik grabatzekoa. Liburuak aurkeztearekin batera bideoak osorik jarriko ditugu sarean.

AURKEZPENAK:

1) Abenduak 5, 17:30, Ahotsenean (Durangoko Azoka).

Parte hartzaileak: Alaia Martin Etxebeste, Amets Badiola Rubio, Zazpi T’erdi, Eztenako kideak.

Egun horretatik aurrera emanaldien bideoak osorik ikusi ahal izango dira lotura hauetan:

ALDARRI emanaldi osoa: https://vimeo.com/zazpiterdi/aldarri

LA MIRADA / BEGIRADA emanaldi osoa: https://vimeo.com/zazpiterdi/mirada

ERAIKITZEN GAITUZTEN HITZAK emanaldi osoa: https://vimeo.com/zazpiterdi/eraikitzen

2) Abenduak 19, 18:30, Mikelazulo kultur elkartean (Errenteria/Orereta).

Liburuen aurkezpena eta dokumentalaren estreinaldia.

Parte hartzaileak: Alaia Martin Etxebeste, Amets Badiola Rubio, Zazpi T’erdi, Eztenako kideak, hiru emanaldietako parte hartzaileak.

Egun horretatik aurrera dokumental laburra sarean egongo da ikusgai lotura honetan:

EZTENA 2019 dokumentala: sormen prozesua: https://vimeo.com/zazpiterdi/eztena2019

Related posts

Egonaldiak Eztena Jaialdian

Admin

EHAZE Zurrunbilo Jaialdian

Admin

Eneritz Artetxe Aranazen “Karanbola hirukoitza” liburua argitaratu du EHAZEk

Admin

Iruzkina egin