Kasilda

2021-02-16 | EHAZE
  • Goitibera antzerkia
  • 2021-02-27
  • 19:00
  • Kurtzio kultur etxea (Sopela)

Otsailaren 27an, 19:00etan, Sopelan (Kurtzio kultur etxea).

-Zuzendaria eta idazlea: Saioa Iribarren Muñoz.
-Antzezleak: Leire Orbe, Nerea Ariznabarreta eta Ander Basaldua.
-Argiztapena: Miriam Ubanet.
-Jantziak: Zaloa Basaldua.

Sinopsia:

1914an jaio nintzen. Nire auzokide askok arraroa nintzela edo erotuta nengoela uste zuten, baina niri bost axola! Nik aske izan nahi nuen: Hondartzan biluzik igeri egin, lan egin, bozkatu eta emakume eta langile moduan aske sentitu. Betidanik ahula eta zapalduarekin bat egin dut eta bizitza osoan horren alde borrokatu… Orain nire istorioa kontatzen dudala, abentura ederra izan zela konturatzen naiz.