Ez dok ero

2020-10-07 | EHAZE
  • Tartean Teatroa
  • 2020-11-10
  • 19:00
  • Arriaga antzokia (Bilbo)

Azaroaren 10 eta 11an Arriagan.

Egilea: Patxo Telleria
Zuzendaria: Jokin Oregi
Aktoreak: Mikel Martínez eta Patxo Telleria
Musika: Adrian Garcia de los Ojos
Produkzio exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo eta Myriam Garzia
Banaketa eta Komunikazioa: Myriam Garzia
Ekoizpena: EZ DOK HIRU / TARTEAN Teatroa
Koekoizpena: Basauriko Social Antzokia

SINOPSIA

“Mikelote eta Pantxo” bikote artistikoa desegin da.  Haien formula komikoa gastatua zegoen, eta  belaunaldi berriek haien tokia okupatu dute.

Pantxok ondo hartu du behartutako erretiroa. Eskenatokietatik urruntzeko gogoa zuen aspalditik, bizimodu lasai eta normalizatua desiratzen zuen, artearen eromenetik urrrun.   Mikelotek ez du  bukaera onartu nahi.  Antzerkiaren pozoia sakon errotuta dago bere zainetan. Eta pozoi horrek burua galtzeraino eramango du.

Egun batean Mikelote, “antzerkilari andante” estrafalarioa, Pantxoren bila joango da, trasteak prestatu eta Euskalerrian barna joateko,  herriz herri antzeztera, “Euskal Antzerkiak Behar Gaitu” uste inozoarekin.

Horrela ibilbide fantastiko bat egingo dute Euskal Herrian zehar, hamaika abentura ero biziz. Mikeloteren imaginazioak sorturiko pertsonaia harrigarriak ezagutu eta egoera korapilatsuetan endredatuko dira.