Image default
Albisteak

Eneritz Artetxe Aranazen “Karanbola hirukoitza” liburua argitaratu du EHAZEk

EHAZE-Antzerkizale elkarteak Eneritz Artetxe Aranazen liburu bat argitaratuko berri du: Karanbola hirukoitza: emakumeen presentzia euskarazko antzerki sorkuntzan.

Liburu hau EHAZEk 2016an martxan jarritako sailean publikatu da. Ikus orain arte argitaratutako lan guztiak: http://ehaze.liburuak.eus/

Liburuaren aurkezpena: abenduaren 7an 12:30ean Ahotsenean, Durangoko Azokan.

Eneritz Artetxe Aranazek enkarguz sortu zuen bertan irakurri dezakegun azterketa. EHAZE elkartea osatzen dugunon iritziz, gogoetarako, eztabaidarako eta kontzientzia hartzeko tresna paregabea izan daiteke. Emakumeek euskal eszenan duten presentzia aztertzea ez delako soilik zenbakiez eta kupoez hitz egitea, teatroa bera ulertzeko eta zabaltzeko moduari eragiten dioten sakoneko aldaketez baizik.

Sinopsia:

“Emakume sortzaile euskaldunok hiru baldintza erabakigarri jasaten ditugu bizi garen gizarte honetan, zapalkuntza egoerak modu hirukoiztuan pairatuz. Lehenik, emakume bezala sailkatua izateak gure sortzaile ibilbidea erabat baldintzatzen du hasiera-hasieratik. Bigarrenik, kultur langile gisa aritzeak, gaur egun oraindik, bigarren mailako langile izatea esan nahi du. Hirugarrenik, emakume kultur langile izate horri hizkuntza gutxitu batean aritzea gehitzen badiogu, zailtasunen kopurua berehala hirukoizten zaigu. Emakume izanik, aipatutako zapalkuntzak pilatzen doaz, zailtasunen karanbola hirukoitza osatuz.”

“Emakume sortzaile askok rolen izenak zein kontzeptuak berak aldatu nahiko lituzke. Argi dago autore, zuzendari zein interprete izateko modu garaikideagoak aspalditik daudela mahai gainean, eta haiek zerikusi handia dutela lan egiteko modu saretuagoekin, ardurak gehiago banatzearekin, prozesuei eta horietan sortzen diren harremanei garrantzia ematearekin, klasikoki emakumezkoei gehiago atxiki izan dizkiegun moduekin”.

Related posts

Egonaldiak Eztena Jaialdian

Admin

Eztena jaialdiko liburu berriak EHAZEren standean

Admin

EHAZE Zurrunbilo Jaialdian

Admin

Iruzkina egin