Proiektuak

Admin

EHAZE Antzerkizale elkartea euskarazko antzerkigintza bisibilizatzea eta bultzatzea xede duen elkartea da, bere osotasunean: publikoaren eserlekuetatik oholtza gainera, zaleetatik profesionaletara.

Euskarazko antzerkia zertan den iritzi publikoari komunikatuz, sortzaileek maila guztietan egiten duten lana bisibilizatuz eta euskal teatroan mugitzen dena komunikazio mailan saretuz euskarazko eszenaren ahalduntzean lagundu nahi du EHAZEk.

Halaber, kontziente gara euskal teatroa ulertzeko moduetan dagoen aniztasunaz. Hori eragozpen baten modura ikusi beharrean, potentzial baten moduan ikusi nahi dugu. Horri begira jarri ditugu proiektu hauek, kasu askotan beste eragile batzuekin elkarlanean:

  • EHAZE Durangoko Azokan: Durangoko Azoka liburugintzatik haratagoi, euskal kulturaren erakusleihorik osoena bilakatu da. Hori dela eta, bertan euskaol teatroaren presentzia areagotzeko ahalegina egin du EHAZEk: Szenatokian elkarlana, euskarazko teatro liburuen presentzia stand-dean, eta euskarazko sortzaile garaikideen lana bisibilizatzeko liburuen argitalpenak.
  • EHAZE antzerki bilduma: Helburu hauekin 2016an sortutako bilduma propioa: euskarazko sortzaile garaikideen lana bisibilizatzea eta prestijiatzea batetik, euskal teatroaren inguruko gogoeta eta ikerketa bultzatzea bestetik. Ikus gehiago hemen: ehaze.liburuak.eus
  • GANBILA antzerki bilduma: Euskarazko teatro argitalpengintza modu jarraian eginkortzeko xedez, Susa argitaletxearekin batera sortutako proiektua. EHAZEk bere gain hartu du liburuen edizioa, bazkideekin sortutako edizio-talde batekin. Ikus gehiago hemen: ganbila.eus
  • Euskarazko Teatroaren LEKUA: 2019an Azpeitiko Kultur Mahaiarekin batera martxan jarritako gogoeta plaza, Azpeitiko Antzerki Topaketen barruan.
  • Ertzak: Teatro zaletasuna oinarri-oinarritik bultzatzeko xedez sortutako ekimena. Ikus gehiago hemen: ertzak.eus
  • Euskarazko antzerki estreinaldien ERREGISTROA: azken urteetan euskaraz estreinatu diren helduentzako lanen zentsoa publikatu du EHAZEk. Tresna garrantzitsua izan da hau euskarazko teatroaren erradiografiarako, eta erakunde publikoekiko interlokuziorako.
  • Parte hartzea Eusko Jaurlaritzaren mahai sektorialean: azken urteetan EHAZEk bere presentzia areagotu du ekimen honetan, euskarazko antzerkigintzaren egoeraren berri eman nahian, eta euskarazko sortzaileak bisibilizatu nahian.