Image default
Albisteak

EHAZE Zurrunbilo Jaialdian

«Gaur egungo Euskal Herrian, zergatik uztartu behar dira antzerkia eta euskara?». Iñaki Ziarrusta antzerkigileak galdera horrekin abiarazi du sektorearen gaineko gogoeta. Galdera horren eta beste hainbaten gainean aritu ziren hainbat eragile atzo, Baratza aretoan. Antzezleak, antzerkigileak, antzerki ikasleak, programatzaileak eta ikerlariak euskal arte eszenikoen nondik norakoak aztertu zituzten. Egungo egoeraren analisia, arte eszenikoek ematen dituzten aukerak, publikoarekiko harremana eta autokritika ez ziren falta izan Zurrunbilo euskal arte eszeniko garaikideen jaialdiaren barruan egindako mahai inguruan.

Bertan parte hartu zuten guztiek bat etorri ziren arte eszenikoek barruan duten indarra nabarmentzean. Hainbat ideia bota zituzten, ildo berean: bulkada, pasioa, droga, berehalako komunikazioa… Are, indar horri, antzezlean ez ezik, ikusleengan eragiteko balioa ere aitortu zioten. «Gauzak euskaraz gertatzean komunitatea sortzen da: manifestazioa da, ia, denak espazio berean egotea». Amancay Gaztañaga aktore eta antzerkigileak «tresna bat baino harago» doan zerbait moduan ikusten ditu arte eszenikoak, esan zuen. Gaineratu zuenez, iraultza feminista egiteko bide gisa hartu du antzerkia: «txikia», baina iraultza. «Bertatik zerbait aldatu badezaket, ondo; bideak markatu dizkidate, eta ari naiz saiatzen bide horiek nola apurtu».

Related posts

Euskal Antzerkia Tobacco Daysen

Admin

Egonaldiak Eztena Jaialdian

Admin

Iruzkina egin