Bazkideen txokoa

Admin
EHAZE Durangoko Azokan

EHAZEko bazkideak elkartearen ezinbesteko sostengua. Ekonomikoa, batetik, bazkide kuotei esker bermatzen duelako elkarteak, neurri handi batean, autogestioa. Parte hartzailea, bestetik, asanbladako irizpideei segika funtzionatzen duelako unean uneko zuzendaritza batzordeak.

Bazkideek urteko kuota bat ordaintzen dute, udazkenean kobratzen dena. Bi kuota mota daude: bakarkakoena (50 euro) eta talde edo konpainiena (100 euro).

Elkartea sostengatzeaz gain, EHAZEk berak honakoa eskaini nahi die bazkideei: euskarazko antzerkigintzaren komunitatea saretzea, zabaltzea eta bisibilizatzea.

Elkargune funtzioa bete nahiko luke EHAZEk, euskarazko antzerkigintzan dauden sentsibilitateen eta funtzionatzeko moduen aniztasuna errespetatuta.

Bazkidetzaren ezaugarriak honako hauek dira:
  • Informazio buletina hilean behin jasotzea: EHAZEren funtzionamendu eta proiektuei buruzko informazioaz gain, euskarazko antzerkigintzari dagozkion deialdiak eta albisteak.
  • EHAZEk bultzatutako proiektuetan parte hartzeko aukera, norberaren gustu, behar eta nahien arabera: Durangoko Azoka, ekitaldien antolakuntza, euskarazko antzerkigintzaren bisibilizaziorako ekimenak, eta abar.
  • EHAZEko zuzendaritzak tarteka auzolan deialdiak egiten ditu (Durangoko stanerako adibidez), deialdi hauei erantzutea borondatezkoa da, konpromisorik gabekoa. EHAZErentzat ezinbestekoak dira deialdi hauek: proiektuei aurre egin ahal izateko, eta euskarazko antzerkigintzako komunitatea aurez aurreko hitzorduen bitartez sendotzeko joateko.
  • EHAZEk urtean behin deituko du asanblada orokorra, eta bertan zuzendaritzaren norabidea finkatuko da.
  • EHAZEko zuzendaritzan une oro parte hartzeko aukera nahi duen bazkide orok.
  • Bazkideentzako eskaintza bereziak lortuko ditu tarteka elkarteak: prezio bereziak liburuetan, antzezlanetarako sarrerak… Bazkideek horrelako eskaintzak egin nahi badituzte beren lanak bazkideen artean promozionatzeko, bidali besterik ez dute.
  • Hala nahi duten bazkideek, beren proiektuei buruzko informazioa bidali dezakete, eta EHAZEk bere kanaletatik zabaltzeko ardura hartzen du: komunikabideak, sare sozialak, webgunea, buletina.

kAIXOOOOO: