Image default
Argitalpenak

Arrastoak

Ezinezkoa da Arrastoa kbezalako antzezlan bat teatro-testu batean jasotzea. Dejabu panpin laborategiaren sortze prozesuak talde lanean egiten diren heinean, asko dira obraren idazketaren parte izan arren hitzez adierazi ezin diren isiluneak, mugimenduak, emozioak, objektuak, konplizitateak. Horregatik, liburu honek beste era bateko teatro-idazketa du aldarri, hitzekin batera eta aldi barean hitzetatik harago ematen dena, pertsonaiek aireratzen dituzten berbak ez ezik esan gabe geratu diren gauzak jasotzeko moduan egina. Oholtza gaineko hitzekin batera, «dramaturgia oharrak» izeneko atala sortu dute egileek: bertan topatuko ditu irakurleak Dejabukoek obraren prozesuan jasotako erreferentziak, bizipenak, aipuak, collageak, teatroa egiteko moduari buruzko gogoetak eta aitorpenak… Guztia, oholtza gaineko Arrastoakhartan bezala, paperaren gainekoa ere memoriaz beteriko bizipena izan dadin.

“Antzerki honen indarra narrazio teatralaren kontrolean dago. Eta, beraz, orain honen publikatzeko lehen arrazoia. Ezen nola ari dira ororen buru? Tramankulu oso guti baliatuz, zabortegian bildu burdin kutxa arrunt bat (bizi izan den traste bat), kubo baten sei alderdietara etengabe makurrarazia, objektuen funtzioa desbideratuz, etxekoz etxeko erran dezagun. Aldi berean, gure literatura zahar hoberenean bezala, epikoa eta drama abilki tartekatuz, gure soa argi doituz, sinpleki gidatuz eta lerraketa sotil batek eskutik eramaten gaituelarik irudi oparo batean urtzera.” Antton Luku.




Erlazionatuak

Ekin eta Joka

Admin

Arestiren nazioa, antzerkia

Admin

Stereo

Admin

Iruzkina egin