Image default
Albisteak

Zurrunbilo-2020: “gogoeta-bideoak” sarean

Apirileko lehen astebururako zegoen aurreikusia Zurrunbilo ekimena Baratza aretoan. Bertan, euskarazko dramaturgia berriei loturiko hainbat emanaldi, amaituak zein sortze prozesuan, eta arte eszenikoetako hainbat eragileren parte hartzearekin gogoeta egun bat. Beste hamaika proiektu bezala, koronabirusaren etorrerarekin mugagabe atzeratu zen Zurrunbilo, baina àsa den apirilaren 4an gogoeta online egiteko aukera eman zuten Baratzakoek. Jende askok parte hartu zuen, kudeaketa ez zen erraza izan, baina ahalegina zinez estimatzekoa. Jarraian ikus ditzakezue gogoeta egunerako zabaldu ziren bideoak (HEMEN jatorrizko orrialdea).

Eneritz Artetxe: EHAZEko zuzendaritzako kidea, Dxusturi konpainiako sortzailea.

Aitziber Eguskiza: Pasaiako Kultur Teknikaria eta SAREAko kidea.

Maryse Urruty: sortzailea, Itzuli konpainia.

Iñaki Ziarrusta: sortzailea, Atx Teatroa.

Jon Ander Urresti: sortzailea, Dantzertiko lehen promozioa.

Agus Perez: Berriako arte eszenikoen kritikaria.

Aitor Bengoetxea: Azpeitiko Kulturaz kooperatiba.

Aitziber Atorrasagasti: Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendaria.

Erlazionatuak

“Eleak eta beleak” antzerkiari buruzko irratsaioa Idoia Gereñuren ahotsetik

Admin

Asier Hernandezek irabazi du Cafe Bar Bilbao antzezlan laburren saria

Admin

Kafe Bar Bilbao lehiaketa abenduaren 31a arte zabalik

Admin

Iruzkina egin