Image default
Albisteak

Udalbiltzak “Geuretik sortuak” artistentzako beka deialdia zabaldu du

Deialdi honetan euskarazko nobela laburrak, antzezlanen ekoizpenak eta film laburren sorkuntza babestuko dute, eta ondoren bira bat egiteko aukera eskaini. Jarraian duzue informazio guztia.

Udalbiltza Partzuergoak Geuretik Sortuak proiektuaren baitan, “sormen, ekoizpen eta hedapen” bekak emateko hasierako onarpena ematea adostu du.

Sormen beka hau Udalbiltza Partzuergoak garatutako proiektu nazional baten partea: Geuretik Sortuak. Proiektu honek euskal artisten sormena eta euskal herrietako historia eta idiosinkrasia uztartzea du helburu, elkarlan horretatik abiatutako euskarazko artea sortu eta hedatu dadin. 22-25 herrik hartuko dute parte proiektuan –deialdi honetan zehaztuko ez direnak -; eta deialdi honetara aurkeztutako artista eta proposamenen artean 22-25 hautatuko dira, bakoitzak berea ez den herrian egonaldia egiteko. Egonaldi horren ostean sortutako artelanekin, parte hartu duten herri guztiaksaretuko dituen aurkezpen zirkuitu bat egingo da.

Ikus jarraian parte hartzeko dokumentuak:

2021.01.04 Deialdia (PDF)

2021.01.04 Deialdiaren oinarriak (PDF)

Beka eskaera orria (WORD)

Beka eskaera orria (ODT)