Image default
Albisteak

KARANBOLA HIRUKOITZA liburua osorik sarean

Eneritz Artetxe Aranazek idatzitako Karanbola hirukoitza: emakumeen presentzia euskarazko antzerki sorkuntzan (EHAZE, 2019) liburua osorik jarri dugu, deskargatzeko.

Eneritz Artetxek idatzi eta EHAZEk argitaratu duen “KARANBOLA HIRUKOITZA: emakumeen presentzia euskarazko antzerki sorkuntzan” saiakera OSORIK JARRI DUGU SAREAN, PDFan deskargatzeko:

http://ehaze.liburuak.eus/#section–argitaratutako-liburuak

Udaberrian aurrez aurreko hainbat aurkezpen berezi genituen aurreikusiak, baina oraingoz ezinezkoa zaigu egitea. Laster espero dugu aurkezpen horiek modu batera edo bestera berreskuratzea. Bien artean, gogoetak ahalik eta gehien zabaltzeko xedez, osorik irakurri dezakezue liburua sarean.

Eneritz Artetxek enkarguz sortu zuen bertan irakurri dezakezuen azterketa. EHAZE elkartea osatzen dugunon iritziz, gogoetarako, eztabaidarako eta kontzientzia hartzeko tresna paregabea izan daiteke. Emakumeek euskal eszenan duten presentzia aztertzea ez delako soilik zenbakiez eta kupoez hitz egitea, teatroa bera ulertzeko eta zabaltzeko moduari eragiten dioten sakoneko aldaketez baizik.

Gehiago jakin nahi baduzu:

-“Karanbola Hirukoitza”ri kritika Argian: Just a little bit harder (Amaia Alvarez Uria)

-Entzun egileari elkarrizketa IRAKURRIERAN irratsaioan

-Irakurri elkarrizketa HITZEN UBERANen: “Eszena gainean ikusten ditugun emakume gorputzak oso estereotipatuak dira”.

 

Erlazionatuak

Teatro esperientzia ez ohikoa Maite Agirreren zuzendaritzapean

Admin

2019ko analisia Berrian, Agus Perezen eskutik

Admin

“Ganbila” antzerki bilduma aurkeztu dugu Szenatokian

Admin

Iruzkina egin