Image default
Albisteak

Haurrentzako Antzerki Testuen XXIX. Lehiaketa Iruñean

DESKARGATU HEMEN OINARRIAK PDF-AN

PDFOINARRIAK

OINARRIAK

1. Lehiaketa honetan 16 urtetik gorako pertsonek orok hartzen ahal dute parte.

2. Egile bakoitzak, gehienez ere, hiru testu aurkezten ahal ditu, gaztelaniaz edo euskaraz idatziak, ondoko baldintzekin bat:

• Testuek jatorrizkoak beharko dute izan, argitaragabeak, eta ezingo da testu bera bi modalitateetan aurkeztu.

• Beste edozein lehiaketatan saririk jaso gabea izan behar da.

• Eta inongo konpainiak –profesionala izan ala ez– antzeztu gabea.

• Antzezlanak haurrendako lanek izaten ohi duten iraupena izan behar du.

3. Testuak posta elektronikoz bidaliko dira biblioteca@laescueladeteatro.com helbidera, eta “Gaia” eremuan honako hau idatzi beharko da: HAURRENDAKO ANTZERKI TESTUEN XXIX. LEHIAKETA. Honela erantsi beharko dira testuak:

1. ERANSKINA: TESTUA. PDF formatuan, honako hauek soilik izango ditu: TESTUA eta egileak lehiaketara aurkezteko erabilitako IZENGOITIA.

2. ERANSKINA: PLIKA Honako hauek edukiko ditu:

• Lanaren izenburua. Egilearen izengoitia.

• Egilearen curriculum laburra eta, horren goiko aldean, izen-deiturak, helbidea,

helbide elektronikoa eta telefonoa.

• NANaren edo pasaportearen fotokopia.

• Idatzizko adierazpen bat, non jasoko baita aurkeztutako antzezlana jatorrizkoa eta argitaratu zein estreinatu gabea dela, eta ez duela inongo lehiaketatan  saririk jaso. Halaber, egileak berariaz adieraziko du deialdiaren oinarriak ezagutu eta onartzen dituela.

Lanak aurkezteko epea 2020ko uztailaren 20an amaituko da.

4. Epaimahaia Nafarroako Antzerki Eskolak izendatuko du, eta hiru pertsonak osatuko dute kategoria bakoitzeko, hau da, hiru gaztelaniazkoan, eta beste hiru euskarazkoan.

5. Saritu beharreko testuak aukeratzeko, besteak beste honako hauek hartuko dira kontuan: kalitate literarioa, sormena, originaltasuna eta lana taularatzeko modukoa izatea. Epaimahaiaren epaia apelaezina izanen da, eta 2020ko irailaren lehen hamabostaldian emanen da jakitera. Saririk jaso ez duten egileek lanak itzultzeko eskatzen ahalko dute Nafarroako Antzerki Eskolan, 2020ko irailaren 14tik 30era bitarte. Epe hori iraganda, lanak deuseztatuko dira.

6. Saritutako lana Nafarroako Antzerki Eskolaren eta Iruñeko Udalaren esku geratuko da, urtebetez, hura argitaratu edota antzezteko. Hortik aurrera, egileak lana erabiltzen ahalko du, betiere sariaren izena eta hori eman dioten erakundeak honela aipatzen baditu:

“Nafarroako Antzerki Eskolak Iruñeko Udalarekin elkarlanean antolatutako Haurrendako antzerki testuen XXIX. Lehiaketako Sariduna, 2020an”. 

Saritutako lanaren egileak lana antzezteagatik egile gisa legozkiokeen eskubideak Nafarroako Antzerki Eskolaren esku lagako ditu urtebetez -betiere saria noiz eman eta data horretatik aurrera-, halako moduan non lehiaketaren antolatzaileei ez baitzaie gasturik eragingo kontzeptu horrengatik.

  7. 2.500 € (bi mila eta bostehun euro) jotzen duen eta dirutan emanen den diru-sari bakarra finkatu da kategoria bakoitzean (gaztelaniaz zein euskaraz). Kopuru horretatik atxiki beharrekoa deskontatuko da aplikagarriak diren zerga-arauak betez. Epaimahaiak, egoki jotzen badu, saria ex-aequo eman ahal izanen du eta sariaren zenbatekoa bi lanen artean banatu. Halaber, saria eman gabe utzi ahalko du.

8. Jarduera honetan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek onartzea.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Erlazionatuak

Eneritz Artetxe Aranazen “Karanbola hirukoitza” liburua argitaratu du EHAZEk

Admin

EHAZEn lanean jarraitzen dugu, euskal antzerkiko ahotsak zabaltzen

Admin

Zurrunbilo-2020: “gogoeta-bideoak” sarean

Admin

Iruzkina egin