Image default
Albisteak

Eusko Jaurlaritzako diru laguntzen epeak atzeratu dituzte

Eusko Jaurlaritako iturriek zabaldu dutenez, arte eszenikoei begira deituak zeuden hainbat diru laguntzetara aurkezteko epeak atzeratu egin dira. Honatx, hitzez hitz, jakinarazpenak dioena:

“463/2020 Errege Dekretua, martxoaren 14koa, COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duenari jarraituz dirulaguntzak izapidetzeko epe-mugak eteten dira. Epeen zenbaketa berriz hasiko da errege dekretu honek edo, hala badagokio, haren luzapenak Indarraldia galtzen duen unean.

Beraz, eta beti ere dekretua luzatzen ez bada, arte eszenikoen sektorean gaur egun irekita dauden deialdietan eskabideak aurkezteko epea honako epe hauetan amaituko dira:

1. Kultura-arloko sorkuntzarako dirulaguntzak (Besteak beste, antzerki-testuetarako eta koreografietarako): AZKEN EGUNA Apirilak 1

2. Arte eszenikoak ekoizteko dirulaguntzak:  AZKEN EGUNA Apirilak 14

3. Kaleko arte eszenikoen ikuskizunen programak garatzeko laguntzak: AZKEN EGUNA Apirilak 15

Erlazionatuak

“Ganbila” antzerki bilduma aurkeztu dugu Szenatokian

Admin

Euskal Antzerkia Tobacco Daysen

Admin

EHAZEn lanean jarraitzen dugu, euskal antzerkiko ahotsak zabaltzen

Admin

Iruzkina egin