“ERDU” jaialdia jarri du martxan Atx Teatroak

2021-02-25 | EHAZE

“Erdu” jaialdia jarri du martxan Atx Teatroak, haur eta gazteentzako antzerkia oinarri. Jarraian dituzue ikusi ahal izango diren lanak:

ATX Teatroak, Bilboko Udalaren Bilbao Aurrera Planaren finantziazioarekin eta Harrobia Bilbao-Otxarkoagako Ekoizpen Eszenikorako Berrikuntza Zentroaren laguntzarekin, ERDU! Bilboko Haur Antzerki Jaialdiaren lehenengo edizioa aurkezten du.

Lehenengo edizio hau apirilaren 23tik 25era bitartean izango da. Formatu ertain eta handiko haur eta familiei zuzendutako antzerki ikuskizunen lau proposamenek osatzen dute programa. Jaialdia Bilboko Otxarkoaga auzoko HARROBIAn izango da. Helburua da euskarazko antzerki programazioa herritarrei (batez ere publiko gazteenari) hurbiltzea.

Jaialdi honen xede nagusia da disziplina ezberdinetako euskarazko haur eta familia antzerkia zabaltzea bai haren ohiko jarraitzaileei, baita tradiziozko espazio eszenikoetara joateko ohiturarik ez duen publikoari ere. Horregatik, jaialdi honen bereizgarria da Euskal Herri osoko euskarazko proposamenak biltzea. Hizkuntza ezeniko ezbardinen bitartez gaurkotasuneko gaiak jarriko dira oholtza gainean, kritika eta urratzea nahasita, bizi dugun munduari buruzko ikuspegi desberdina eskaintzeko. 

Guztira 4 antzezlanek osatzen dute programazioa: Anita Maravillas eta Portal 71 bizkaitarrek elkarlanean sortutako Kotondarrak, Lapurdiko Itzuli Konpainiak eta 13r3p-ren Behin bazen internet, Yarleku Teatroa nafartarren Etxerik txikiena eta Atx Teatroa konpainia bilbotarraren Kaskarot.

Hauxe da egitaraua:

-Apirilak 23, 18:00etan: KOTONDARRAK (Anita Maravillas).

-Apirilak 24, 12:30ean: ETXERIK TXIKIENA (Yarleku Teatro).

-Apirilak 24, 18:00etan: KASKAROT (Atx Teatroa).

-Apirilak 25, 12:30ean: BAZEN BEHIN INTERNET (Itzuli eta 13r3p).

Ikus informazio guztia HEMEN.