Image default
Albisteak

EHAZEn lanean jarraitzen dugu, euskal antzerkiko ahotsak zabaltzen

EHAZEn lanean jarraitzen dugu egunotan, saiatuz proiektuak aurrera ateratzen, eta batez ere, euskarazko eszenako proiektu ororen ahotsa zabaltzen. Edozertarako behar gaituenak hemen topatuko gaitu: info@ehaze.eus

(Argazkia: Eliane Heguiapal, “Ihaute denbora” erakusketa)

Antzokietan bezala kaleetan, plazetan, maskaradetan… Kezkaz bete gaituzte egun hauek, etsipenez ikusi ditugu emanaldiak bertan behera geratzen eta antzokiak ixten. Kultur arloa ere egoerak kolpatua da, eta kultur arloaren barruan gorputza eta izerdia komunikazio tresna gisa darabiltenak bereziki geldiaraziak. Une honetan ahotsa da geratzen zaiguna, gure gorputzen luzapena eta era berean parte ere badena. Horregatik, egunotan EHAZEtik horretan jarriko dugu gure ahalegina: gorputzak gorputzekin dantzan berriro jartzen diren arte, antzerkigileen zein antzerkizaleen ahotsak zabaltzen, ahal duguntxoan laguntzen, egun hauek amaitzen direnean jendea antzokietan behar dugula gogorarazten, erakunde publikoei aintzat har gaitzaten eskatzen.

Bien artean, gorputzetan erraietan daramagun magia eta indarra inbokatuz, ELKARTASUNEZKO BESARKADA bidaltzen dizuegu euskal arte eszenikoetako izaki orori.

LANEAN JARRAITZEN DUGU, datozen antzerki liburuak prestatzen, antzerkia proiektuen berri gure webetik zabaltzen, bidaltzen diguzuen guziari zabalkundea ematen. Hemen topatuko gaituzue, ahal dugunean laguntzeko prest:

info@ehaze.eus
http://ehaze.eus/

Erlazionatuak

Sarean osorik dauden antzezlanen bideoen gida bat

Admin

Teatro esperientzia ez ohikoa Maite Agirreren zuzendaritzapean

Admin

Dokumentua: Koronabirusaren egoeraz EHAZEren gogoeta irekia, apirilak 8

Admin

Iruzkina egin