EHAZE Durangoko Azokan

2020-12-05 | EHAZE

Durangoko Azoka beti izan da elkargune garrantzitsu bat antzerkizaleon sarea aktibatzeko eta EHAZEren esku dagoen liburu katalogoa eskura jartzeko, titulurik zaharrenak zein berrienak. Tamalez, aurrez-aurreko gunerik gabe, aurten ez da hala izango. Hori dela eta, ohiko katalogoa ez da azokako denda birtualean eskuragarri egongo; bai, ordea, Susarekin batera plazaratzen dugun GANBILA bildumako tituluak.

EHAZEtik egoki iruditu zaigu, ordea, ekitaldietako parte hartzeari eustea: Landako gunean publiko apur bat onartu duen ekitaldi sorta egingo da, eta zuzenean emitituko dira saiook. Jarraian dituzuen hauetan parte hartuko dugu:

-ABENDUAK 5, 19:00. Mahai-ingurua: “Zergatik da zuzeneko kultura ordezkaezina?” Parte hartzaileak: Amancay Gaztañaga, Miriam Romatet, Shakti Olaizola. Moderatzailea: Matxalen de Pedro.
Antolatzaileak: San Agustin antzokia eta EHAZE (Szenatokia).Ikus hitzordua HEMEN.


-ABENDUAK 7, 19:00. Irakurketa dramatizatua: “HITZPILU GANBILA: irakurketa dramatizatua”. Ahotsak: Karrika antzerki taldea. Zuzendaria: Patricia Urrutia. Edukia: Ganbila antzerki bildumako 9 liburuetako testuen irakurketa.
Antolatzaileak: San Agustin antzokia, Karrika antzerki taldea eta EHAZE (Szenatokia).Ikus hitzordua HEMEN.

-ABENDUAK 8, 14:00. GANBILA bildumako hirugarren labealdiaren aurkezpena. Parte hartzaileak: Erika Olaizola (Panpina), Arantzazu Fernandez (Sarah Kaneren itzulpena), Agurtzane Intxaurraga (Bidaideak).
Ikus hitzordua HEMEN.